Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goldschmidt-en prozesu

Hans Goldschimdt (Berlin, 1861 - Baden-Baden, 1923) alemaniar kimikariak 1905. urtean asmatu zuen eta bere izena daraman prozesua. Delako prozesuan aluminioak, xehe-xehe eginda, sutan dagoen metal oxidoarekin erreakzionatzen du, eta metal xahua eta aluminio oxidoa lortzen da horren ondorioz. Erreakzioan bero handia askatzen da bat-batean, eta metal urtuak eta aluminioak 3.000° C-tik gorako tenperaturan erreakzionatzen dute. Goldschmidt-en prozesua oso metal garbiak lortzeko erabiltzen da, (kromoa, nikela, banadioa, manganesoa eta uranioa), metal horiexen oxidoetatik abiatuta; eta baita metalezko pieza handiak (errailak, labeak) soldatzeko behar den burdina urtua lortzeko ere, burdina oxidotik abiatuta.