Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

golem

iz. Juduen folklorean, bizia duen irudia. Golem hitza bai Biblian (Salmoak, 139,16) eta bai Talmud-en erabili izan da gai erabat osatu gabe bat edo aipatzeko. Erdi Aroko elezaharrek eman zioten gaur egun duen esanahia; elezahar horien arabera ba omen ziren gizon jakitun batzuk irudiei bizia emateko ahalmena zutenak; horretarako hitz sakraturen bat paperean idatzi eta golemaren ahoan ezarri edo buruari itsatsi ohi zioten, eta golema nagusiaren esanetara zegoen morroi zintzo bihurtzen zen. XVI. mendean, juduen jazarpenen garaian, juduen babesletzat hartu izan zen, baina beti itxura beldurgarria izan du. Literaturarako eta filmetarako gaitzat hartu izan da askotan.