Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Golding, William

Britainiar eleberrigilea (Saint Colomb Minor, Cornwall, 1911 - Falmouth, 1993). Goldingen eleberriak alegia moralak dira; pertsonaiak barne eta kanpo bakardade beltzenean, izatearen alderdi ilunenen aurrean azaltzen dira, eta arazo handiak dituztela gizartean bizitzeko. Gizartean araurik ez bada, gaizkiaren eta ongiaren indarrak kontrajartzen dira eta horrek bortxakeria ekartzen du. Harenak dira: Lord of the Flies (1945, Eulien ugazaba, J.A. Arrietak euskaratua), The inheritors (1955, Oinordekoak), The two deaths of Christopher Martin (1956, Christopher Martinen bi heriotzak), Free fall (1959, Erori librea), The pyramid (1967), The Scorpion god (1971, Eskorpioi jainkoa), Jarraigo basatia (1979), eta Diana mugikorra (1982). v Literaturako Nobel saria jaso zuen 1983an.