Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goenaga Gorriti, Angel

Gipuzkoar idazlea eta itzultzailea (Zegama, 1915 - Donostia, 1975). Tournai-n eta Marneffe-n (Belgikan) eta Oñan (Burgosen) egin zituen lehen ikasketak eta ondoren Bartzelonan filosofia, letrak eta teologiako lizentziatura lortu zuen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten. Itzulpen nagusiak: Schuchard-en Basckich and Romanisch (gaztelerara, 1959), eta Hemingway-en The old man and the sea (1963, Agurea eta itsasoa).