Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goenaga Alberdi, Ignacio

Gipuzkoar idazlea (Azpeitia, 1905 - 2005). Jesusen Lagundian egin zituen ikasketak eta «Orixe» idazlearen ikaslea izan zen. Harenak dira Schiller-en Guilen Tell eleberriaren itzulpena eta Zenbatean sagarrak lana. Jesus´en Biotzaren Deya eta Zeruko Argia aldizkarietan eman ditu argitara idazlan aipagarrienak.