Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gimferrer, Pere

Kataluniar poeta eta saiogilea (Bartzelona, 1945). Espainieraz idazten hasi zen eta hizkuntza horretan egin zituen lehenengo poema bildumak: Arde el mar (1966, Itsasoa sutan) eta La muerte en Beberly Hills (1968, Herioa Beberly Hills-en). 1970ean katalanez idazten hasi zen eta Els miralls (Ispiluak) argitaratu zuen. Hizkuntza baliabide ugarikoak dira Gimferrer-en lanak, eta Espainiako eta Frantziako surrealismotik hartzen du eragin handia. Beste tradizioetako eraginak ere baditu: barrokoa eta sinbolismoa, esaterako. Beste poema liburu batzuk: Hora foscant (1971, Ordu iluna), Foc cec (1973, Su itsua), L’espai desert (1977, Espazio hutsa), El vendaval (1988, Haizetea), La llum (1990, Argia). Hitz lauz egindako saio batzuez gainera, eleberri bat ere idatzi du, Fortuny (1982) izenekoa, eta bi liburukitan banatutako eguneroko bat. Sari asko jaso ditu, besteak beste, Espainiako Letretako Sari Nazionala (1998).