Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gernikako Arbola

Jose Maria Iparragirrek euskal foruen alde ondu zuen kanta ospetsua. 1853. urtean kantatu zuen lehenengoz, Madrilgo kafetegi batera biltzen zen euskaldun ugariren aurrean eta berehala zabaldu zen Euskal Herri osoan, himno bihurtuta. 1855ean bigarren aldiz egotzi zuten Iparragirre Euskal Herritik bere kantek, Gernikako Arbola himnoak bereziki, sortaraz zezaketen sentimenduen beldur. Euskaldun foruzaleek eta, geroago, abertzaleek errespetatu eta kantatu duten himnoa da Gernikako Arbola.