Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gernu

iz. Giltzurrunei darien isurkari horixka, maskurira biltzen dena eta gernubidetik kanporatzen dena; pixa. || Gernu(-)debeku. Gernua kanporatzeko eragozpena. v Med. Gizon helduak, batez beste, 1300-1500 ml gernu isurtzen du egunean zehar. Ura (% 90-95), urea, azido urikoa, sodio kloruroa, fosfatoak, sulfatoak, amoniakoa eta metabolismoko zenbait hondakin (hartzigarriak, hormonak, bitaminak, koloideak, etab.) dira gernuaren osagarriak. Gernuaren analisi kimikoak egitea oso baliagarria izaten da eritasunen diagnostikoa egiteko, gernuan eritasun askoren sintomak azaltzen baitira. Bestalde, ohikoa dena baino gernu gehiago isurtzeari poliuria esaten zaio, eta eritasun askoren ezaugarrietako bat izaten da (diabetes insipidus-arena, adibidez) edo behar baino gehiago edatearen ondorioa. Ohikoa baino gutxiago isurtzeari oliguria esaten zaio eta, beste arrazoi batzuen artean, behar baino gutxiago edateagatik edo neurriz gainera izerditzeagatik sortu ohi da. v Gernu aparatua. Anat. Gernua eratzea eta kanporatzea helburu duten organoen multzoa: giltzurrunak, ureterrak, maskuria eta uretra.