Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

germaniar

izlag. eta iz. Germaniakoa, Germaniari dagokiona; Germaniako biztanlea. || Alemaniari, Alemaniako biztanleei edo haien arrazari dagokiona. || Hist. Antzina, barbaro herri askori eman zitzaion izena. || Hizkl. Indoeuropar jatorriko hizkuntza multzo batez esaten da: ingelesa, alemana, holandera, flandesera, suediera, daniera, norvegiera, afrikaansa, yiddisha eta islandiera hartzen ditu multzo horrek. v Hist. Mendebaleko Baltikotik hego eta ekialderantz, erromatarrek geldiarazi zituzteneraino, hedatu ziren barbaro herriei (teutoiak, saxoiak, burgundiarrak, bandaloak, sueboak, etab.) zeritzan germaniar. Borrokan jardun zuten erromatarrekin askotan, eta IV. mendearen erdialdera Erromatar Inperioa hartu zuten. Germaniarren hedatze horren eragileak izan ziren, besteak, beste, hazkunde demografikoa, klima beroago baten beharra, barne borrokak, etab. Klana (sippe) eta leinua ziren germaniarren gizartearen oinarri; leinuko burua urtero hautatzen zuten. Familian aitak zuen aginpide osoa. Ezkontza emaztea erosiz egiten zen.