Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geofroy

Anjouko sei konderen izena. Denetan aipagarriena Geofroy Plantagenêt da, kaskoan isats adatsa erabili ohi zuelako hala deitua (1111-1151). Anjouko eta Maine-ko konde (1131-1151). Inglaterrako Henrike I.aren alaba Matilderekin ezkondu zenean, Normandia bereganatu zuen (1128). Ingalaterrako Henrike II.aren aita izan zen.