Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geofilomorfo

izond. Zool. Gorputza bina zango dituzten eraztunez osatua duten artropodo batzuez esaten da. Oso estuak izaten dira, eta begi gabeak. 14 eraztun txikiko luzakinak dituzte buruan. Gorputzean 173 eraztunetaraino izan ditzakete. Lurrean bizi dira; oso geldiro, baina aurreraka bezala ibili daitezke atzeraka. Harrapakin txikiak jaten dituzte. Himantarium gabrielis delakoa oso zabaldua dago Europako erdialdean eta hegoaldean.