Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geokimika

iz. Geol. Lurreko elementu kimikoen jatorria eta bilakaera, elementu horien osagarriak eta Lurraren jokabide kimikoa aztertzen dituen geologiaren adarra. XX. mendeko lehen herena arte ez zen zientzia independentetzat hartu. Gai kimikoen kopurua eta banaketa aztertzen ditu, bai kopuru osoa zein batez bestekoa, harrien eta mineralen adina, magmaren osagaiak, harri sedimentarioak sortzean eta higaduran izaten diren prozesu kimikoak, etab. Geomikika oso lagungarri zaio geologiari eta baita industriari ere, meak aurkitzeko.