Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geofisika

iz. Geol. Lurrari buruzko azterketak egiteko fisikaren printzipioez eta metodoez baliatzen den zientziaren alorra. Geofisikak lurrikarak, mendien sorrera, sumendiak, tenperatura, eremu magnetikoak eta lur geruzen ezaugarriak aztertzen ditu, eta baita atmosfera goialdeko geruzak ere. Zerikusi handia du geokimika, geodesia, geologia, meteorologia eta ozeanografiarekin. Petrolio edo gas putzuak, meategiak eta ura bilatzeko, eta eraikuntzak bermatu behar diren lurreko materialen erresistentzia ezagutzeko erabiltzen da, batez ere, geofisika.