Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gekonido

izond. Zool. Saurioen ordenako izen bereko narrastiez esaten da. Egitura bitxia dute: bizkarreko azala garatxo antzeko konkor txikiz betea dute, ahoa mutur itxurakoa, luzea eta zapala, begiak handi irtenak, eta hanketako bost behatzak espatula itxurakoak; txikiak eta kolore ilunekoak dira gehienak, eta isatsa oso hauskorra dute. Gauez ibiltzen dira. Munduko lurralde bero guztietan bizi dira, bai itsasaldekoetan zein mendikoetan.