Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gelada

iz. Zool. Zerkopitezidoen familiako primate tximua (Theropithecus gelada). Isatsaren 80 cm-ak barne, 1,5 m luze izaten da, arra; emea tikixeagoa. Gorputz sendoa, buru handia eta mutur luzea ditu. Kolorez arre iluna da; ile sarria du, bular-sabeletan izan ezik. Hauek ile gabeak eta azal gorrikoak ditu. Intsektuak eta belarra jaten ditu. Etiopian, eskualde menditsuetan bakarrik bizi da.