Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geisman, Ella

(June Allyson izenaz ezaguna). Estatubatuar antzezlea, dantzaria eta abeslaria (Westchester, New York, 1917 - Ojai, Kalifornia, 2006). Errebistetan eta film labur batzuetan lan egin ondoren, Panama Hattie filmean lan egitera deitu zuten, Betty Hutton antzezlearen ordezko. Gero, Broadwayn, Best Foot Forward filmean lan egitera deitu zuten. Film horrek zabaldu zizkion zinemako ateak, Metro Goldwyn Mayer-en sartzeko aukera eman baitzion. Hamar urtez, agindu zizkioten paper guztiak jokatu zituen. Besteak beste, Bihotzaren taupaden arabera, Bostongo bi ahizpa eta Hiru mosketeroak filmetan lan egin zuen, eta Jo-ren papera jokatu zuen Neskatilak filmean, Elizabeht Taylor eta Janet Leighekin batera. 1954an, Musika eta malkoak filmean parte hartu zuen, James Stewartekin. Hamarraldi hartako gainerako lanetatik, aipagarriak dira Handinahien dorrea (1954, Robert Wise), eta Maitasun interludioa (1959, Douglas Sirk). 1954an, bere senar Dick Powellekin batera, Four Stars eskoiztetxea sortu zuen.