Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garland, Judy

(Frances Gumm benetako izenez) Estatu Batuetako abeslaria eta zinema antzezlea (Grand Rapids, Minnesota, 1922 - Londres, 1969). Vincent Minelli zinema zuzendariarekin ezkondu zen; Liza Minelli izan zuten alaba, hura ere antzezle eta abeslaria. L. Frank Baum-en ipuinean oinarritu eta V. Fleming zuzendari izan zuen Oz aztia (The wizard of Oz, 1939) filmak eman zion ospea; harrezkero zinema musikaleko antzezle handienetakoa izan zen. Film nagusiak: Broodway melody of 1938 (1938, Broodwayko melodia), Love Fins Andy Hardy (1938, Andres Harvey maitemintzen da), A Star Is Born (1954, Izar bat jaio da), Judgement at Nuremberg (1961, Nurenberg-eko epaiketa).