Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garizim mendia

Jordaniako mendia, gaur egungo Balatatik gertu. Samariarren ustez, Melkisedek-en eta Abrahamen sakrifizioak han gertatu ziren. K.a. IV. mendean tenplu bat eraiki zuten, Jerusalemgoaren ordezkoa zena. K.a. 175ean Jupiter Xenios-i eskainitako tenplu bat zen bertan, Joan Hirkan-ek K.a. 108an bota zuena. V. mendean kristauek Andre Mariari eskainitako eliza bat eraiki zuten, eta Justinianok VI. mendean gotorleku bihurtu zuen. Samariarrek oraindik ere bertan ospatzen dute Bazkoa.