Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garmendia Etxeberria, Xalbador

Gipuzkoar idazlea, itzultzailea eta antzerkigilea (Zaldibia, 1932). Erromako unibertsitatean egin zituen teologia ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten ondoren. Harena da Historia triste bat (1964) antzerki lana. Camusen Gizon zuzenak, Saint Exupéryren Printze txikia, García Márquezen Heriotza iragarritako baten kronika, Pedroloren Gizonak eta ez eta beste zenbait lanak itzuli ditu. Urte askotan izan zen Zeruko Argia aldizkariaren zuzentzaile. Eusko Kontseilu Gorena eratu zenean, bera izan zen erakunde hartako lehenengo itzultzailea. Euskal Autonomia Erkidegoko estatutua itzuli zuen. Egin egunkarian, euskararen arduradun, lan egiten du gaur egun.