Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garmendia Larrañaga, Juan

Gipuzkoar etnografoa eta historialaria (Tolosa, 1926). Letra eta merkataritzako ikasketak egin zituen. Eusko Ikaskuntzan hainbat ardura izan ondoren, 1996an erakunde horretako ohorezko bazkide izendatu zuten, eta Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko batzordekide da. 1998an Tolosako Udalak “seme kutun” izendatu zuen. Euskaldun urgazle ere bada. Bere artikuluak El Diario Vasco egunkarian eta Economía Vascongada, Guipúzcoa, Arantzadi Zientzia Elkartearen Anuario de Eusko-Folklore eta Príncipe de Viana erakundearen Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra agerkarietan eman ohi ditu argitara. Lan nagusiak: Monografía histórica de la villa de Tolosa (1969), Euskal eskulangintza-Artesanía vasca (6 liburuki, 1972-1980), Iñauteria-El Carnaval vasco (1973), De etnografía vasca (cuatro ensayos: El caserío vasco. Ritos fúnebres. Galera del boyero. Las ferrerías.) (1976), Apuntes etnográficos del Valle de Aramaiona. Aperos de labranza-lanabesak (1978), Gremios, oficios y Cofradías en el País Vasco (1979), Carnaval en Alava (1982) eta Burniarozgintza eta zurlangintza Berastegin (1982). Azken urteetakoak ditu, besteak beste, Jentilak, sorginak eta beste (1994), Neguko festak (1998), 2000. urtean ia segidan argitara eman zituen Udako festakNeguko festak bezala, Javier Juanes argazkilariarekin elkarlanean osatua–, Rituales y plantas en la medicina popular vasca eta Gipuzkoako Errege izena jaso zuen Domenjon González de Andiari buruzkoa. 2001. urtearen hasieran Conjuros no siempre ortodoxos lana eman zuen argitara.