Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García Nieto, José

Espainiar olerkaria (Oviedo, 1914 - Madril, 2001). Oviedon jaioa den arren, Madrilen egin ditu lan nagusiak. Kazetaritzako Eskola Ofizialean graduatu zen. 1940ko hamarraldian García Nietok eta Falange Española mugimenduarekin loturiko zenbait olerkarik (Jesús Juan Garcés, Pedro de Lorenzo, Jesús Revueltas, Víctor García de la Concha, etab.) Garcilaso aldizkaria sortu zuten (1943), Espainiar literatura atzerriko eraginetatik libre mantentzeko helburuarekin. García Nieto ideia kontserbadoreko olerkaria da, eta hori erakutsi du bere obra gehienetan; Espainiako gerra ondoko poesia klasizistako olerkigile handienetakoa izan da, eta obra originala eta pertsonala osatu du. Obra nagusiak: Vísperas hacia ti (1940, Zure omenezko bezperak); Poesía, 1940-43 (1944, Olerkiak, 1940-1943); Del campo y soledad (1946, Landaz eta bakardadeaz); Tregua (1951, Su-etena); Juego de los doce espejos (1951, Hamabi ispiluen jokoa); Sonetos para mi hija (1953, Nire alabarentzako sonetoak); La red (1955, Sarea); El parque pequeño (1959, Parke txikia); Geografía es amor (1961, Geografia maitasuna da); La hora undécima (1963, Hamaikagarren ordua); Memorias y compromisos (1966, Oroitzapenak eta konpromisoak); Hablando solo (1968, Bakarrizketan); Los cristales fingidos (1984, Beira itxuratuak); Galiana (1986) eta Carta a la madre (1988, Gutuna amari). 1983an Espainiar Errege Akademian sartu zen, eta 1996an Cervantes saria eskuratu zuen.