Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García Moliner, Federico

Espainiar fisikaria (Burriana, Castelló, 1930). Madrilgo Unibertsitate Complutensean egin zituen ikasketak. Zientzia fisikoetako lizentzia atera zuen 1954an, eta doktoregoa Cambridgeko Unibertsitatean 1958an eta Madrilgoa 1960an. 1961-1964 bitartean Illinoisko Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta CSICen dihardu lanean harrezkero. Bestalde, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izan zen 1974tik 1979ra. Gai solidoen fisikaren inguruko azterketen aitzindaria izan zen Espainian eta bere lanek ospe handia izan dute mundu guztian. Bere lanen artean bereziki azpimarratzekoa da Gainaldeko Greenen funtzioak izeneko funtzioen gainkatze metodoa, zeinak aztertzen dituen gai solidoaren ezaugarriak bere atomoen eta elektroien ezaugarrien arabera, eta zeinaren aplikazioa ezinbestekoa baita gaur egungo elektronikaren garapenerako. Bere ikerketak Espainiako eta beste herrialde batzuetako argitalpenetan eman dira argitara. Azpimarratzekoa du, batez ere Introduction to the Theory of Solid Surfaces (1979, Gaianalde solidoen teoria) liburua, solidoen fisika ikasi nahi dutenentzat oinarri-oinarrizko obra.