Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gallegos Freire, Rómulo

Venezuelako idazle eta politikaria (Caracas, 1884 - Caracas, 1969). Bere eleberrietan bere jaioterriko bizitza, ikuspegiak eta koloreak adierazi zituen. Doña Bárbara (1929), bere eleberririk ezagunenean Venezuelako panpako bizitza islatu zuen. Beste bi eleberri garrantzitsu idatzi zituen: Cantaclaro (1933) eta Canaima (1935). Gallegos Venezuelako lehendakari izan zen zenbait hilabetez Delgado Chalbaud-ek bere kargutik bota zuen arte (1948). Ondoren Habanara eta Mexikora erbesteratu zen. 1958an berriro itzuli zen Venezuelara. Beste lan aipagarri batzuk: La trepadora (1925), Pobre negro (1935) eta La rebelión (1946) ipuin liburua.