Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gállego, Julian

Espainiar arte kritikari eta historialaria (Zaragoza, 1919 - Madril, 2006). Madrilgo Unibertsitate Autonomoko artearen historiaren katedradun izan zen, eta Revista de Occidente aldizkarian eta beste hainbat argitalpen espezializatutan idatzi zuen. Diego Velázquezen obran aditua zen, eta hari buruzko lan bikainak eman zituen argitara, adibidez Velázquez en Sevilla (1974, Velázquez Sevillan) eta Diego Velázquez (1983). Julián Gállegoarte kritikari eta historialari handia izan zen, baina ezin ahatz daitezke kontagintzaren, memorien eta saiakeraren alorrean egin zituen lanak. Obra aipagarriak ditu, besteak beste, ondoko hauek: Historia de la pintura española (1951, Espainiako pinturaren historia); Muertos y vivos y otros cuentos (1959, Hilak eta biziak eta beste ipuin batzuk); Joaquín Peinado (1969); Apócrifos españoles (1971, Apokrifo espainiarrak); Pintura contemporánea (1971, Gaur egungo pintura); Las pinturas de Goya en la Cartuja de Aula Dei (1975, Aula Deiko Kartujako Goyaren pinturak); El pintor, de artesano a artista (1976, Margolaria, artisau izatetik artista izatera); Pablo Serrano (1976); Autorretrato de Goya (1978, Goyaren autoerretratua); Postales (1979, Postalak); Temas de cultura aragonesa (1979, Aragoiar kulturako gaiak); Zaragoza en las artes y en las letras (1979, Zaragoza, arteetan eta letretan); Sempere (1980); Los bocetos y las pinturas murales de El Pilar (1987, El Pilarko zirriborroak eta horma irudiak, Tomás Domingorekin batera); Zurbarán (1987); Nuevos cuentos de La Alhambra (1988, Alhambrako ipuin berriak), eta El cuadro dentro del cuadro (1991, Koadroa koadroaren barruan).