Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galtieri, Leopoldo Fortunato

Argentinar jeneral eta politikaria (Buenos Aires, 1925 - Buenos Aires, 2003). 1981. urtean Argentinako lehendakari kargua hartu zuen, militarrek María Estela Martínez de Perón bere kargutik kendu ondoren osatu zen Batzorde Militarrak zeregin horretarako aukeratu zuelarik. Bere agintaldian zehar erregimenaren aldeko adostasuna eta ospea lortu nahi izan zuen Galtierik, eta demagogian eta abertzaletasunaren goratzarrean oinarrituriko neurriak hartu zituen horretarako. Bere garaian gertatu zen, besteak beste, Malvinetako gerra, eta Argentinako gudarostea errenditu zelarik, bertan behera utzi zuen lehendakari kargua, 1982. urtean. Epaiketa politikoa, militarra eta arrunta egin zitzaizkion, eta zigortu egin zuten, baina 1990. urtean aske utzi zuen Menem lehendakariak.