Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galoze

Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Gallués-Galloze du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Sartze, ekialdean Bidankoze eta Burgi, mendebalean Urraulgoiti eta hegoaldean Burgi eta Nabaskoze. Garaiera 640 m. 43,27 km2. 1999ko datuen arabera, 123 biztanle ditu (galoztarrak). Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Galoze (herriburua), Izize, Itzalle eta Uskartze. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera laborantzan (garia, garagarra, barazkiak, patata) eta abere hazkuntzan (ardiak) oinarritzen da (langileen % 75). v Galozeko udalerriko herriburua (Zaraitzu ibarra). 14 biztanle.