Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galsworthy, John

Ingeles idazlea (Coombe, Surrey, 1867 - Hampstead, Londres, 1933). Harrow-en eta Oxford-en zuzenbide ikasketak egin zituen. Errusiara, Ameriketara eta Ozeaniara egin zituen bidaiak; Joseph Conrad ezagutu zuen bidaldi horietako batean. Lehen lanak (From the four winds kontakizun laburren bilduma, Jocelyn) John Sinjohn ezizenaz eman zituen argitara. The island pharisees izan zen haren benetako izenez eman zuen lehena. Haren lan nagusia The Forsyte saga izan zen, Viktoria erreginaren garaitik bi mundu gerren arteko garaia bitarteko ingelesen bizimodua kontatzen duten liburu saila. Estilo naturalista erabili zuen eta gizarteko arazoei edo etika arazoei buruz idatzi zuen. 1910ean idatzi zuen Justice antzerkian espetxeko bizimodua eman zuen argitara. Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1932an.