Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galton, Sir Francis

Ingeles antropologoa eta biologoa (Birmingham, 1833 - Londres, 1911). Bidaia asko egin zituen Afrikara herentzia, antropologia eta antropometriari buruzko ikerketak egitera; estatistika erabili zuen bere azterketetan. Meteorologia ere aztertu zuen. Hala ere, eugenesia sortu zuelako da ezaguna; pertsonak elkarrengandik bereizteko behatz markak erabiltzea proposatu zuen. Obrak: Hereditary Genius (1869), Inquiries into Human Faculty (1833, Giza ahalmenei buruzko ikerketak), Natural Inheritance (1889, Herentzia naturala), Essays in Eugenics (1909, Eugenesiazko saiakerak). v Galtonen legea. Herentzia lege horren arabera, organismoek gurasoengandik jasotzen dituzte ezaugarrien erdiak, aiton-amonengandik laurdena, etab.