Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galois, Evariste

Matematikari eta politikari frantsesa (Bourg-la-Reine, 1811 - Paris, 1832). Iraultzaile sutsua izan zen. Arrazoi politikoak zirela eta, Eskola Politeknikoan sartzen ez zioten utzi eta École Normale Supérieure-tik bota egin zuten. Borroka batean hil zen 1832ko ekainaren 2an, artean hogei urte baino ez zituela. Lehenagotik, ordea, matematikako testamentu bikaina utzi zuen idatzita eskutitz batean: Lettre à Auguste Chevalier. Eskutitz hartan ekuazio matematikoei buruzko teoria bat eman zuen laburtuta, eta Abelen integralen emaitzak eta hauen sailkapena eta aldikotasuna azaldu zituen (Riemannek 25 urte geroago finkatu zuenari aurre hartuz). Horiez gainera multzoen teoria eman zuen aditzera; ekuazioak ebazteko multzoek dituzten eginkizunei buruz hark egin zituen ikerketak aljebran inoiz egin diren aberatsenak dira.