Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaintza

Gipuzkoako erdialdeko udalerria (Goierri). Mugak: iparraldean Baliarrain, ekialdean Orendain eta Abaltzisketa, mendebalean Zaldibia eta Altzaga, eta hegoaldean Zaldibia. Garaiera 400 m. 5,9 km2. 1997ko datuen arabera, 131 biztanle, ia denak euskaldunak (gaintzarrak). Euskara, gipuzkera; euskaldunak, % 100. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza bada ere, inguruko herrietako industrietan ari da lanean bertako langile ugari. Aipagarriak dira parrokiako atari gotikoa eta San Martingo ermita. Gaintzako herriak Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik jaso zuen hiri-gutuna 1615. urtean.