Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gainza Bikandi, Agustin

(«Piru Gainza» deitua) Bizkaiko futbolaria (Basauri, 1922 -  Bilbo, 1995). Hegaleko ezkerraldean jokatzen zuen. 33 partidu jokatu zituen Espainiako selekzioarekin, eta 11 gol egin zituen guztira. Bi aldiz izan zen Espainiako Liga lehiaketan irabazle Bilboko Athletic taldearekin (1942-43 eta 1955-56), eta 7 aldiz Copa delakoan (1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, eta 1958).