Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gainsburough, Thomas

Ingeles margolari eta diseinatzailea (Sudbury, Suffolk, 1727 - Londres, 1788). Ikuspegiak landu zituen batez ere, baina erretratuak ere egin zituen. 1749an Bath-en jarri zen bizitzen eta erretratu egile gisa ospe handia izan zuen. Koloreak bikain erabili zituen bere obretan (bere hiru alaben erretratuak, Mr. eta Mrs. Andrews-en erretratuak, etab.). Eragin handia izan zuen Ingalaterrako erretratu eta ikuspegi margolaritzan. Haren beste lan aipagarri batzuk: Mrs. Robinson, Haur urdina, etab.