Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gainza, Francisco

Gipuzkoar historialaria (Lezo, 1658 - ?). Irungo erretorea izan zen eta Historia de la Universidad de Irun-Uranzu liburua eman zuen argitara Iruñean 1738. urtean. Biziki kritikatu zuten liburu hura Gamon Errenteriako historialariak eta Frai Manuel Calatayudekoa bere Examen leve de Irun-Uranzu obran.