Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fux, Johan Joseph

Austriar musikagile eta musika teoria idazlea (Hirtenfeld, 1660 - Viena, 1741). Kapera maisu izan zen Vienako gortean (1715). Barrokoaren inguruan sortu zituen bere lanak: opera, tresnaz jotzeko musika (oberturak, sonatak), eta elizakoa (mezak, oratorioak). Gradus ad Parnassum (Parnasorako igoera, 1725) obra didaktikoa izan zen haren lan garrantzitsuena, bertan kontrapuntuaren arauak finkatu baitzituen. Ondorengo musikariengan, J. S. Bach, Haydn, Mozart edo Schubert eta abarrengan, eragin handia izan zuen.