Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fyt, Jan

Flandestar margolaria (Anberes, 1611 - Anberes, 1661), Flandesenn izadi hilak margotzen zituzten margolari barrokoen artean mailarik gorena iritsi zuena. Snyders-en ikasle zen, eta Europan zehar egin zituen bidaietatik ere asko ikasi zuen. Ehizari buruzko koadroak margotu zituen batez ere, eta aipatzekoa da zakurrak irudikatzen zuen trebetasuna (Animalien arteko borroka, Madril; Indioilar hila, Rotterdam). Rubensek eta Jordaensek, adibidez, laguntza eskatu zioten beren koadroetako animaliak margotzeko. Koloreen bizitasuna eta ugaritasuna dira Fyten koadroen ezaugarri nagusiak.