Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

furo

iz. Japoniako bainu bero berezi baten izena (43° C edo gehiagokoa), gorputzeko tentsioen lasaigarri gisa hartzen dena. Etxeetako ohitura ere bada furo bainua; familiako kide guztiak bainatu ohi dira hurrenez hurren, etxeko zaharrenaren ondoren. bainu-etxe publikoetan, 10 lagun baino gehiago sartzen dira bainu bakoitzean. Garbitasuna zaintzearren, garbitu egin behar da gorputza bainuan sartu aurretik.