Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Furet, François

Frantses historialaria (Paris, 1927 - Tolosa, 1997). Frantziako Iraultzan aditua. Gai horri eta historiako beste zenbait gairi buruz egindako lanengatik da ezaguna. Aipagarriak ditu, besteak beste, idazlan hauek: Penser la Révolution française (1978, Frantziako Iraultzaz); Dictionnaire historique et critique de la Révolution (1988, Iraultzaren hiztegi historiko eta kritikoa) Mona Ozoufekin lankidetzan idatzia; le Passé d’une illusion. Essai sur l’idée communiste au XXe siècle (1995, Ilusio baten iragana. XX. mendeko ideia komunistei buruzko saioa); la Monarchie républicaine. La Constitution de 1791 (1996, Monarkia errepublikanoa. 1791ko konstituzioa).