Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fusi Aizpurua, Juan Pablo

Gipuzkoar historialaria (Donostia, 1945). Kalifornian eta Oxford hirietako unibertsitateetan egin zituen historiako ikasketak. Kantabriako eta Euskal Herriko unibertsitateetan irakasle izan ondoren, Madrilgo Complutense delakoan da orain. Madrilgo Biblioteca Nacional-eko zuzendaria izana da. 1979. urteaz geroztik. Obra nagusiak: Política obrera en el País Vasco (1880-1923 epeko Bizkaiko PSOE alderdian oinarritua, 1975), El problema vasco en la II República (1979) eta España, de la dictadura a la democracia (Raymond Carr-ekin batera, 1979).