Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Furundarena, Aitor

Gipuzkoar soinu-jotzaile eta musikagilea (Ordizia, 1970). Akordeoi klasikoa ikasi zuen Carlos Iturralde, Max Bonnay eta Morgens Ellegaard irakasleekin eta konposizioa, berriz, Francisco Escudero eta C. Ballif maisuekin. Musika klasikoa landu zuen bere Akordeoi Klasikoa (1995) lanean. Beste hainbat lagunekin batera, Furunda taldea sortu eta bi disko kaleratu dituzte: Eskua sartzen (1996) eta Juanita (1998).