Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fuentes Quintana, Enrique

Espainiar politikari eta ekonomista (Carrión de los Condes, Palentzia, 1924). Madrilgo Unibertsitatean lortu zuen zuzenbideko eta zientzia politikoetako eta ekonomikoetako doktoregoa. La teoría keynesiana y su posible aplicación a la economía española (Keynestar teoria eta teoria horrek espainiar ekonomian izan dezakeen aplikazioa) tesiarekin Francoren agintaldian estatuaren zabalkunde ekonomikoaren alde agertu ziren "teknokrata" izenez ezagutzen den politikari gazteen joeraren barruan sailkatu zuten. "Desarrollismoaren" joerari jarraituz, Errenta Zergari buruzko proiektu bat prestatu zuen (1958), eta beste zenbait lanez gainera, Espainiaren ordezkari izan zen Elkarlan eta Garapen Ekonomikorako Erakundean (OCDE), 1960-1968 bitartean, eta Ekonomiako ministroa, trantsizio garaian. Lecciones de Hacienda Pública (1960) eta Los principios de la imposición española y problemas de su reforma (1975) obrak idatzi ditu, besteak beste.