Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fuchs, Klaus

Alemaniar fisikaria (Russelheim, 1911 - Berlin, 1988). Nazien esetsaldian Ingalaterrara ihes egin zuen, eta Glasgow-eko unibertsitatean irakasle izan zen. Han hasi zituen energia atomikoari buruzko ikerketak. Bigarren Mundu Gerraren garaian Estatu Batuetan egon zen bonba atomikoa egitera eraman zuten ikerketetan laguntzen. Ingalaterrara itzuli zenean Harwell-eko laborategian fisika teorikoaren irakasle izendatu zuten. 1950ean bonba atomikoari buruzko ezkutuko datuak Sobiet Batasunari eman izanaz epaitu zuten, eta hamalau urteko kartzela zigorra eman zioten. Kartzelatik irten zenean Berlin ekialdean bizi izan zen.