Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fromm, Erich

Estatu Batuetako psikoanalista eta filosofoa, alemaniarra jatorriz (Frankfurt am Main, 1900 - Muralto, Suitza, 1980). 1934ean Estatu Batuetara emigratu zuen, Alemania nazitik ihes, eta Ameriketan moldatu zuen bere obra. Freuden ikasle izan zen baina, hark ez bezala, pertsona biologiaren emaitza izateaz gainera, gizartearena ere bazela uste zuen. Frommek psikologiaren eta gizartearen1koanalisiaren printzipioen bidez kultura arazoei irtenbidea emanez, Frommek uste zuen gizadia gai izango litzatekeela psikologikoki “gizarte osasuntsu” bat eratzeko. Idatzi zituen lan ugarien artean (Freuden teoriari, erlijioari, marxismoari buruzkoak), The Art Of Loving (1956, Maitatzearen artea) eta Escape form Freedom (1941, Askatasunaren beldurra) dira ezagunenak.