Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Froment, Nicolas

Frantses margolaria (Uzès, 1425 inguruan - Avignon, - 1483 inguruan). 1461 inguruan Italian izan zen, eta bertan erretaula bat egin zuen, Lazaroren Piztuera. Gero, Avignonen lan egin zuen René erregearen margolari ofizial izan zen eta Sasi Irazekia (1475-1476) egiteko agindua hartu zuen, Proventzako arteak zituen ezaugarriak erabiliz. Haren estiloak eklektizismo moduko bat erakusten du, flandestarren zehaztasuna Florentziako estiloarekin bat eginik.