Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fromager, Gérard

Frantses pintorea (1939). Alberto Giacomettiren eragina sumatzen zaio hainbat lanetan. 1966an egin zuen lehen erakusketa, eta 1968ko maiatzeko gertakizunen ondoren, Arte Ederretako lantegi herrikoiak bultzatutako erakusketan hartu zuen parte, greban zegoen lantegi batean egindako bederatzi eskultura kalean erakutsiz (Souffles). Poliziak eskultura guztiak puskatu zizkion. Lan horrekin sormen estetikoa eta kontzientzia politikoa uztartu nahi izan zituen. Beste lan batzuk dira: Boulevard des Italiens (1971, Italiarren bulebarra), Le Peintre et le Modèle (1973, Pintorea eta Modeloa), Le désir est partout (1975, Desira edonon dago), Questions (1977, Galderak), Tout est allumé (1980, Dena argiztuta dago), La Chine à Hu-Xian (1983). Hainbat filosofok, hala nola Michel Foucault, Gilles Deleuze eta Félix Guattarik bere lana osatzen duten serie desberdinak aztertu izan dituzte. Jacques Prévert idazleak lan bat eskaini zion 1971n: Gérard Fromanger boulevard des Italiens.