Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fromentin, Eugène

Frantses margolari eta idazlea (Roxela, 1820 - Saint-Maurice, 1876). Gaztetan, neska kriolo batez maitemindu eta harekin ezkondu zen, baina 1844ean hil zitzaion emaztea. Dominique (1863) bere eleberri bakarrean oroitzapen haiek jaso zituen. Ikuspegiak margotzen hasi zen; Europatik kanpora bidaiak egin zituen, Afrika iparraldera batez ere (1846, 1848 eta 1852); hango koloreak bere koadroetan azaldu zituen, eta memoria liburu batzuk, Une année dans le Sahel (1858, Urte bete Sahelen) horien artean, idatzi zituen. Belgikara eta Holandara egin zuen bidaia baten ondorioz, Les Maîtres d’autrefois (1876, Garai bateko maisuak) idatzi zuen, arte kritikari bikaina zela erakutsiz. Pintore gisa aintzat hartua bada ere, bere ospea Dominique obrari zor dio batez ere.