Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fresnay, Pierre Laudenbach

(«Pierre» deitua) Frantses antzezlea (Paris, 1897 - Neuilly, 1975). G. Berr-en ikaslea izan zen. Komedia Frantsesean egin zituen bere lehen lanak (1915); geroago Boulevardeko antzokietan aritu zen (1927), S. Guitry (Un miracle, 1928), M. Pagnol (Marius, 1929), J. Anouilh (L’Hermine, 1932, E. Bourdet (Margot, 1937) eta beste zenbait idazleren lanak antzezten. Yvonne Printems-ekin ezkondu zen. Bere garaiko antzerki idazleen lanak antzeztu zituen. Testu klasiko batzuk egokitu zituen (Mon Faust, P. Valéry; Le Neveu de Rameau, Diderot-ena, 1963, etab.). Zineman ere egin zuen lana (Marius, Fanny eta César, M. Pagnol; La Grande Illusion, J. Renoir, 1937 etab.).