Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Freud, Anna

Ingeles psikoanalista, jatorriz Austriakoa (Viena, 1895 - Londres, 1982). Sigmund Freuden alaba zen. Nia eta geriza bideak liburua idatzi zuen (1949). Haurren psikoanalisiari buruzko ikerketak egin zituen eta M. Kleinek haurren garapenari buruz zituen zenbait iritzi gaitzetsi zituen (Haurren psikoanalisi trataera, 1951).