Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fresnel, Augustin

Frantses fisikaria (Chambrais [gaur Broglie], 1788 - Ville-d’Avray, 1827). Optika lanetan aitzindari izan zen eta, Thomas Young-ek zioenean oinarri hartuta, argiaren uhinen teoria azaldu zuen. Matematikaren eta tresnen bidezko esperimentuen bidez argiaren uhinen teoria aztertu zuen, eta argiaren uhinak zeharkako dardarak eginez zabaltzen direla frogatu zuen. Lente konposatua asmatu zuen errefrakzio gainaldearen ordez erabili ahal izateko, eta lente mailakatuaren proiektorea egin zuen. Argi polarizatuaren interferentzien legeak ikertu zituen François Aragorekin. Biribileko argi polarizatua lortu zuen eta lente konposatuen erabilera bultzatu zuen itsasargietarako batez ere. Ingeniari lanetan aritu zen zenbait urtez, eta 1815ean Eskola Politeknikoko irakasle izendatu zuten. Frantziako Zientzietako Akademiako kide izan zen 1823an eta 1825ean Britainiar Errege Elkartekoa. Argiaren difrakzioa ere aztertu zuen.  v  Fresnelen lenteak. Opt. Biribil zentrokideen kristal zerrendez osatutako lenteak, bakoitzak lente soil bat duena, eta gainalde lau batean elkarren ondoan behar bezala jarrita, argitze motzak ematen dituena. Batez ere itsasargietan eta mikroskopioetan erabiltzen dira Fresnelen lenteak, argi izpien sorta estu eta indartsua behar baitute. Ia ezinezkoa litzateke lente horiek kristal gotor biribil bakarra erabilita egitea, lodiegia eta astunegia bailitzateke. Fresnelen lenteek lente zati txiki landuak erabiltzen ditu, eta zati guztiak elkartuz lente konposatua osatzen dute.