Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fresko 2

iz. Art. Horma edo sabai gisuztatu hezean kare urez nahastutako koloreak erabiliz egindako pintura. Gisua margolariak egunean egin dezakeen lanaren arabera zabaltzen da, lehortuz gero gogortu egiten baita eta hezea behar du izan koloreak xurgatu ditzan. Aireko karbono anhidridoa karearekin erreakzionatzean koloreak gisuan finkatzen ditu. Egiptoarrek, grekoek eta erromatarrek arrautza, goma arabiarra, lekeda eta argizaria erabiltzen zuten koloreak nahasteko. Freskoan egindako pinturak garbitasun eta argitasun handia ematen dio koloreari; baina margolaria baldintza jakin batzuetan lan egitera behartuta dago, eta horrexegatik gutxi erabiltzen da gaur egun. || Hed. Horma edo paretako pintura handi zabala.