Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Forrester, Jay Wright

Estatubatuar ingeniaria (Nebraska, 1918). Ordenagailu digitalen industriaren aitzindarietako bat da. Nebraskako Unibertsitatean ingeniaritza elektrikoa ikasi ondoren, Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) jarraitu zuen bere prestakuntza. Gaur egungo RAM teknologiaren aitzindarietako bat izan da.